Irratia:Gautxori
Albistegia:Azken berriak
Atala:Kultura
Erredaktorea:Naiara Gorostidi Canales
Iraupena:40segundu
Euskarazko komunikazio taldeak"Hedabideak etorkizunean,biharko komunikabideak eta internet"jardunaldia antolatu zuen Gasteizen,Arabako foru aldundiaren babesarekin.Jardunaldi honetan tokian tokiko informazioa zabaltzeko orduan irratiak duen garrantzia nabarmendu dute.Ekitaldira, Bilbo Hiria Irratiko Xabier Monasterio, Euskal Irratietako Jose Luis Aizpuru eta Euskalerria Irratiko Mikel Bujanda gerturatu dira besteak beste.Iritzi ezberdinak izan arren,guztiak ados daude tokian tokiko informazioak duen garrantziaz.Arratsaldeko bostetan hainbat esparrutako aditu gerturatu ziren Artiumera;Irratigintza Internet aroan izeneko World kafean parte hartzeko.Hizlariak frekuentzien banaketa obeto arautu beharko litzatekeela gaineratu dute uhinak errege diren bitartean behintzat.
martes, 1 de diciembre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)






No hay comentarios:
Publicar un comentario