munduan badago logika baino gauza garrantzitsuago bat

IRUDIMENA

martes, 24 de noviembre de 2009

Sexismoa komunikabideetan I:Gezurrezko emakumeak

Zenbat aldiz ikusi ditugu emakume ikusgarriak auto baten gainean erdi biluzik? Eta zenbat aldiz garbigailuko xaboia gomendatzen, seme-alabez inguratuta? Gizonezkoak, ordea, nekez ikusiko ditugu gisa horretako lanetan. Gainera, hedabideek erakusten dizkiguten emakume horiek ederrak dira, politak, familiaz eta etxeaz arduratzen direnak, eta seme-alabak dituztenak. 

Baina iragarkietan, telebistan eta oro har hedabideetan ageri den emakumearen irudi horrekin ez dator bat asko. Iraingarria dela uste du gizartearen zati handi batek, eta, noski, baita EHBF Euskal Herriko Bilgune Feministak ere. 

Horren seinale, iragan Gabonetan publizitate sexistaren aurka egin zuen kanpaina. Garai egokia iruditu zitzaion. Izan ere, alde guztietan erakusten dituzte edozein produktu iragartzen duten emakume erdi biluziak eta umeei rolak barneratzen dizkieten jostailu sexisten iragarkiak: benetako haurrak diruditen panpinak eta etxeko lanekin zerikusia duten jostailuak, neskentzat; abenturarako jokoak, mutilentzat.
Hona hemen 2 bideo errealitate hau erakusten dutenak:

miércoles, 18 de noviembre de 2009

Beskoitzeko heskuara liburua argitaratu da

Henry Duhauk liburu berria aurkeztu du, bere izena "Hasian hasi da". Argitalpen berri honekin iparraldeko idazleak Beskoitzeko bizimodua erakusteaz gain, bertako euskarara hurbiltzen gaitu. Aurkezpena,herriko etxean izango da, urriaren 16an goizeko hamaiketan.

lunes, 16 de noviembre de 2009

Publizitatearen inguruko lehen liburuak: Ideia praktikoak dituen mina batek urrezkoak baino gehiago balio dezake


Publizitatearen inguruko lehen aldizkari zientifikoak sortu baino lehen, hainbat publikazio egin ziren non edukian "el arte de anunciar" presente zegoen.










Agustin Ungría-ren agindupean zegoen "Heraldo Mercantil"aldizkaria izan zen honelako publikazioak egin zituenetako bat, geroago "El fomento industrial"deitua.Honela 1926an liburu bat egitea otu zitzaien non, salerosketaren inguruko argitalpen guztiak elkartuko zituzten publizitatea gai nagusia izanik.
250 orriko artelan honetan, 100 iragarkiaren arrakastaren ingurukoak dira, nola egiten den,zer nolako tokia duen lanbideak EE.BB bezalako potentzia batean...

Irrati albistea

Irratiaren izena:Gautxori
Albistegia:Azken berriak
Erredaktorea:Jon Ander Agirre
Hizlaria:Naiara Gorostidi Canales
Atala:Kirola
Iraupena:20 segundu

10 hilabetetako kartzela zigorra beteko dute bi holandarrek futbol partida batean leherkari bat jartzeagatik. Ajax Amsterdam eta Feyenoorden arteko partiduan 18-19 urtetako bi hintxa holandarrek leherkari bat jarri dute 15 pertsona zaurituz. Kartzela zigorraz gain, epaitegiak 10 zaurituei indemnizazioa ematea behartu die gertakariaren larritasuna dela eta.

jueves, 12 de noviembre de 2009

publizitate subliminala

Gaur egun, publizitate subliminala egiten da.Gure zentzumenak ohartzen ez direnenan mezuaz, orduan da publizitate subliminala.Hau da,gure zentzumenen oharpen mailatik kanpora fabrikatutako mezua.Gehienetan landutako gai subliminalak sexua, heriotza, egarria eta janaria dira.Hona emen gai honen inguruko bideo bat:

jueves, 5 de noviembre de 2009

Second live


Kuadroen erakusketa batean egon naiz second live-n

Coca colaren iragarki transformazionala

Hona emen coca cola-ren errotulu bat.Hau ikusirik argi geratzen da publizisten helburua sensazio berriak eragitea dela, produktuaren ezaugarriak alde batera utzi eta iragarki transformazionala garaile bihurtuz.

Coca cola edari internazionala


Freskagarri hau mundu guztian edaten bada egin duten publizitate arrakastatsuarengatik izan da. Produktu hau gailurrera iristearen arrazoia edaria ezagutarazteko egin dituzten iragarkiak izan dira;guztiz berritzaileak, sensazioz beteak eta lurralde guztietan emitituak.

lunes, 2 de noviembre de 2009

publizitate persuasiboa

Oro har, panfletoetan eskainitako iragarki hauek inplikazio handiko kontuak tratatzen dituzte.Publikoan inpaktu handia eragiteko asmoarekin sortzen dituzte, kasu honetan "no more killing" leloarekin. Pertsuaditzen gaituena, bidalitako mezuaz guk sortzen degun mezu berri hori da.Hau da, estimuluaz egin dugun interpretazioa;esangura.

1957-1967 publizitatea

http://www.youtube.com/watch?v=GttDzZNEWOk

Bideo honek, argi uzten du garai hartan publizitatearen helburua produktuaren ezaugarriak ematea zela.Gaur egun berriz, iragarlea pertsuaditzeko beste hainbat teknika erabiltzen dira, honen ezaugarriak alde batera utziz.
ttp://www.youtube.com/watch?v=G9IQw7lS7tA
Gaur egungo iragarki bat ikusirik nabari da produktuaren ezaugarriak garrantzia galtzen dutela. Hauen ordez kontsumitzailearen sensazioak bultzatzea bihurtu da oinarrizkoa, hau da iragarki transformazionalak hartu du indarra.