Zenbat aldiz ikusi ditugu emakume ikusgarriak auto baten gainean erdi biluzik? Eta zenbat aldiz garbigailuko xaboia gomendatzen, seme-alabez inguratuta? Gizonezkoak, ordea, nekez ikusiko ditugu gisa horretako lanetan. Gainera, hedabideek erakusten dizkiguten emakume horiek ederrak dira, politak, familiaz eta etxeaz arduratzen direnak, eta seme-alabak dituztenak.
Baina iragarkietan, telebistan eta oro har hedabideetan ageri den emakumearen irudi horrekin ez dator bat asko. Iraingarria dela uste du gizartearen zati handi batek, eta, noski, baita EHBF Euskal Herriko Bilgune Feministak ere.
Horren seinale, iragan Gabonetan publizitate sexistaren aurka egin zuen kanpaina. Garai egokia iruditu zitzaion. Izan ere, alde guztietan erakusten dituzte edozein produktu iragartzen duten emakume erdi biluziak eta umeei rolak barneratzen dizkieten jostailu sexisten iragarkiak: benetako haurrak diruditen panpinak eta etxeko lanekin zerikusia duten jostailuak, neskentzat; abenturarako jokoak, mutilentzat.
Hona hemen 2 bideo errealitate hau erakusten dutenak:
martes, 24 de noviembre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)






No hay comentarios:
Publicar un comentario